Intxaurrandieta errauste plantaz arituko da eta Meltxor Bidegi auziaz Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian, ostegunean.
Ainhoa Intxaurrandieta errauste plantaz arituko da.
Hitzaldiak antolatzen jarraitzen du Gaztañoko auzo elkarteak, eta aste honetarako proposamen berria plazaratu du. Ainhoa Intxaurrandieta eta
Igor Meltxor Periodista Kanaia eseriko dituzte mahaiaren bestaldean. Zubietako Errauste plantaz arituko da Intxaurrandieta. GHK Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidente izan zen aurreko agintaldian eta urriaren 16an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak egindako batzarrean, Ainhoa Intxaurrandieta lezoarraren, eta Iñaki Errazkin orduko Ingurumen diputatu azpeitiarraren (biak EH Bilduren batzarkideak 2011-2015 agintaldian)
kontrako auzia zabaldu zuten, 2013an errauste plantaren proiektua gelditzeagatik. Erabaki hark ekarri zituen kostuak euren gain hartzeko eskatu die kontsortzioak auzi horretan: 8,2 milioi euro kalte-ordainetan, eta hilabeteko 600.000 euro finantza gastu eta inbertsio galeretan; denera, 41 milioi euro.
Meltxorrek Bidegi kasua aletuko du zorroztasunez, Gaztañoko lokal berrian, 19:00etan hasita. Hitzaldia amaituta, pintxo potea antolatu dute.