Gaur bukatuko da auzo batzarren sorta

Udaleko ordezkariek Elizalden eta Gurutzen egingo dituzte bilerak

oiartzungo auzo batzarrak

Pasa den ostegunean egin zuten Karrikako auzo batzarreko irudia.

Herritarrak udal erakundera hurbiltzeko, eta udala herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin antolatutako bilera sortak gaur izango du azkeneko eguna. Oiartzungo azkeneko auzo batzarrak egingo dituzte arratsaldean, Gurutzen eta Elizalden. Udalak beren proposamenak aurkeztuko dizkie auzotarrei, eta egiten duten lanaren berri emango diete. Auzotarrek, beren aldetik, euren kezkak eta iradokizunak helarazteko aukera izango dute. Bi bilerak 19:30ean hasiko dira. Elizalderen kasuan, Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan izango da. Gurutzekoa, berriz, Bizardia elkartean egingo dute. Hemen ikus daitezke aurreko sei bileretako aktak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.