Maindireak bete puska bueltatu dira euren ikastetxeetara.
Gaur haurren zaindariaren eguna da. San Nikolas Txikia ospatzen ari dira Oiartzunen. Urteroko ohiturari jarraituz, puska eske atera dira Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleak, bakoitza bere aldetik. Urmendin ere ospatu dute festa.
Haurtzaroren kasuan, Haur Hezkuntzakoak kaskotik ibili dira, eta Lehen Hezkuntzako lehen bi mailetakoak, berriz, Iturriotzen zehar ibili dira. Elizaldekoak, berriz, ikastetxeari izena ematen dion auzotik ibili dira, ziklotan banatuta.
Kasu guztietan, trikitiaren doinuek markatu dute euren pausoa. Herriko hainbat txokotan gelditu dira, puskak biltzeko. Balkoitik ez bazen, lagundu dituzten gurasoek bete diete maindirea. Edozein kasutan, udaletxean abestu dute azkeneko aldiz San Nikolas Txikia, gure ganbaran hazia… Jasotako goxoki, txokolate eta galletekin ziur askari ederra egingo dutela.
Elizaldeko Haur Hezkuntzako ikasleak.Haurtzaro Ikastolako HH2ko ikasleak, eta LHkoak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.