Dena prest dute 2017ko Txerri Eguna ospatzeko

Hilaren 16an egingo dute aurtengo Txerri Eguna; Ttur-tturrek eta herriko eragileek goizerako ekitaldi ugari antolatu ditu

2017ko txerri eguna 2016

Txerrientzako ez ezik, 2017ko Txerri Eguna beste protagonista batzuentzako ere izango da.

Negua hurbiltzen ari da, eta horren seinale da 2017ko Txerri Eguna iragarri dutela. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta herriko hainbat eragilek ekitaldi ugari antolatu dituzte hilaren 16rako. Madalensoro pilotalekua eta Done Eztebe plaza izango dira, beste behin, Txerri Eguneko ardatzak. Aire zabaleko pilotalekuko asfalto berria inauguratuko du ganadu feriak, 10:00etatik aurrera. Nekazaritza eta abeltzaintzak Oiartzunen garrantzia handia izan duten arren, Txerri Egunaren antolatzaileek uste dute azken urteetan ez dela merezitako ganadu feriarik egon. “Oiartzuar prestu batzuek egindako lanari esker, aurtengoan ganadu feri zabala eta anitza ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu. Denetariko ganadua izango da: behiak, zaldiak, behorrak, oiloak, ahuntzak, txerriak…”, esan dute.

Artisau azoka

Abereak kanpoaldean egongo diren bitartean, pilotalekuko kantxa guztia artisauentzat izango da. 10:00etan irekiko dituzte ateak, eta denetarik aurkitzeko aukera egongo da: gazta, eskulanak, herriko taldeen materiala, barazki saskiak… 13:30era arte egongo da irekita, eta erosketak egiten dituztenen artean Errigorako bi saski zozkatuko dituzte. Ohi bezala, baserritarrez jantzita joatera gonbidatu dute, bai aurreko ekitaldi horietara, baita hurrengo hauetara ere:
  • 11:00etan: Prosa eta poesia sari-banaketa izango da Udal Pleno Aretoan.
  • 12:00etatik aurrera: Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia Landetxeko plazan (Laia tabernak antolatua).
  • 12:00etatik aurrera: Elizalde eskolako Dantza Taldea Euskal Herria plazatik abiatuko da.
  • 12:30ean: Erosi Oiartzunen kanpainako 1000 euroren zozketa.
  • 13:00etan: Konpromisotik Ad/Ritzera erronka bukaerako argazkia eta brindisa.
  • 19:00etatik aurrera: Ekotaloak Sorgin Tabernan (Sorgin Tabernak antolatua).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.