Arnaldur Indridason islandiarraren eleberri beltza aztertuko dute bihar arratsaldean; urtarrilerako irakurriko dute 'Hain gutun luzea'
Arnaldur Idridason (Reykjavik, 1961).
Oiartzungo Irakurketa Taldearen abenduko hitzordua bihar izango da. Arnaldur Indridason idazle islandiarraren (Reykjavik, 1961)
Hilobiko isiltasuna eleberria aztertuko dute Manuel Lekuona bibliotekan. 2001an idatzi zuen eleberri beltza da, eta 2010ean itzuli zuten euskarara, Erein eta Alberdaniak sortutako Batera Sailak argitaratzeko.
Egileraren Misteriozko Hilketen Sailekoa da liburua, eta Erlender detektibea du protagonista. Pertsona baten hezurrak aurkitu dituzte eraikuntza lanak egiten ari diren eremu batean, eta polizia 70 urte atzeragoko sekretu ilunak ikertzen hasten da. Narrazio paralelo bat du liburuak. Indarkeria matxista jasan duen emakume baten istorioa irakur daiteke, eta hezur horiekin nola edo halako harremana du.
2005ean krimen eleberriak sortzen dituzten Britainia Handiko idazleen elkarteak eleberria saritu zuen.
‘Hain gutun luzea’
Urtarrilerako etxekolanak ere jarri dituzte. Mariama Baren (Dakar, Senegal, 1929-1981)
Hain gutun luzea eleberria irakurri beharko dute. Baren lehenengo —eta azken aurreneko— eleberria izan zen. Modu epistolarrean dago idatzita, alargun geratu den Ramatoulaye pertsonaiaren ikuspuntutik. Gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak salatzen ditu bertan.