Beloaga gazteluari buruzko dokumentala estreinatuko dute hilaren 22an

Beloaga: Arkaleko haitzak du izena dokumentalak; Nabarralde elkarteak ekoitzi du dokumentala

beloaga dokumentala

Nabarraldeko, Beloaga Bizirik-eko eta udaleko ordezkariak, emanaldiaren aurkezpenean.

Nafarroako Erresumaren defentsa gaztelua izan zen Beloaga. Oiartzuarrentzat ezezaguna zen Arkaleko arrokan zegoen gotorlekua, Beloaga Bizirik-ek —gehienbat— egindako lanak ezagutarazi zuen arte. Orain are gehiago ezagutuko da gazteluaren historia, dokumental bat osatu baitute. Hilaren 22an estreinatuko dute, udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan hasita. Nabarralde elkarteak ekoitzi du Beloaga: Arkaleko haitzak izeneko dokumentala. Angel Rekalde eta Miren Mindegiaren gidoia da, eta bertan kontatu dute zein historia izan duen Beloagako gazteluak, Erdi Aroan eta hortik aurrera. Beloaga Bizirik-eko elkarteko kideen laguntza ere jaso dute. Bi elkarte horiek, baita  Azmarrin-ek ere, oiartzuarrak gonbidatu dituzte, estreinaldira joan daitezen. Oiartzungo Udalak Beloaga Bizirik-en lana aitortu du, beste behin. Oiartzungo memoria historikoa berreskuratzearen aldeko lana txalotu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.