Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2017-12-15)

Nesken futbol talde nagusiek atseden hartu dute jada; gainontzekoek asteburu honetan jokatuko dituzte urteko azkeneko partida ofizialak

oiartzun ke

Mutilen lehen taldeak Zarautz bisitatuko du bihar arratsaldean.

Nesken bi futbol talde nagusiek agur esan diote urteari, eta urtarrilaren 7an bueltatuko dira lehiaketara. Asteburu honetan jokatuko duten taldeen urteko azkeneko jardunaldia izango da, etenaldiaren aurretik. Beraz, garrantzitsua izango da aho zapore onarekin bukatzea. Honakoak dira asteburu honetako partidak.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzunek ez du partidarik jokatuko, eta liga urtarrilaren 7an bueltatuko da.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Zarautz-Oiartzun: Bihar, 15:45ean, Asti futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
  • Emakumeen Euskal Liga urtarrilaren 7an bueltatuko da.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Deusto Donostia-Oiartzun B: bihar, 16:0etan, Realaren Zubietako instalazioetan.
Emakumeen Erregional Maila
  • Oiartzun-Santo Tomas Lizeoa: bihar, 17:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Norgehiagokaren data aldatu dute.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Ataun Troskaeta-Miren Taberna: Gaur, 20:30an, Auzoeta kiroldegian.
  • Power Rangers-Goierri: gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Mundarro La Salle-Oiartzungo Saskilagunak: bihar, 11:15ean, Astigarragako kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.