Kenpo Kaiko erakustaldian 200 haur eta gaztek hartu dute parte

Gipuzkoa eta Nafarroako borrokalariek parte hartu dute Elorsoroko erakustaldian; maila oso altua ikusi zela nabarmendu dute

kenpo kai oiartzun

Elorsoro kiroldegia kenpo kai azterketen aterpe izan zen.

Oiartzungo Kenpo Kai elkarteak antolatuta, kirol horretako azterketak egin zituzten pasa den larunbatean, Elorsoro kiroldegian. Bertan bildu ziren Gipuzkoako eta Nafarroako 200 bat haur eta gazte. Toki askotatik hurbildu ziren Oiartzungo kiroldegiko kantxara. Bera, Elizondo,Sunbilla, Ziga, Erratzu eta Gartzainekoak ziren nafarrak. Gipuzkoarrak, berriz, Adunatik, Irundik, Errenteria-Oreretatik, Donostiatik, Pasai Donibanetik eta Andoaindik iritsi ziren. Oiartzuarrak ere izan ziren, noski. Antolatzaileek ziurtatu dutenez, parte hartzaileek maila oso altua erakutsi zuten, baita ere Oiartzungoek ere. Azterketa garaian laguntzaile lanetan aritutako Emma Garmendia, Mikel Osa eta Ibonen lana eskertu dute. Epaile lanetan aritutako Juan Mari Vidal eta Alain Isasa arduradunari ere aitortza egin diete.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.