Mutilen futbol talde nagusiak eta Saskilagunek aho zapore onarekin bukatu dute urtea

Bi taldeek etxetik kanpo irabazi dute; futbol taldea Zarautzen nagusitu da, eta saskibaloi jokalariak, Astigarragan

oiartzungo saskilagunak

Oiartzungo Saskilagunek Elorsorotik kanpo irabazi zuten.

Oiartzungo bederatzi kirol talde nagusietatik seik jokatu dute asteburuan. Garaipena lortu duten bakarrak Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen futbol taldea eta Oiartzungo Saskilagunak izan dira, biak etxetik kanpo. Futbolariek sailkapenaren zortzigarren postuan bukatuko dute urtea, partida bat gutxiago jokatuta. Saskilagunak bosgarren dira, eta goranzko joeran dauden. Ea 2018an mantentzen duten.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzunek ez du partidarik jokatu, eta liga urtarrilaren 7an bueltatuko da.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Zarautz-Oiartzun: 0-3.
Emakumeen Euskal Liga
  • Emakumeen Euskal Liga urtarrilaren 7an bueltatuko da.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Deusto Donostia-Oiartzun B: 3-0.
Emakumeen Erregional Maila
  • Oiartzun-Santo Tomas Lizeoa: 4-4.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Norgehiagokaren data aldatu dute.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Ataun Troskaeta-Miren Taberna: 11-4.
  • Power Rangers-Goierri: 2-4.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Mundarro La Salle-Oiartzungo Saskilagunak: 38-54.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.