Paperezko Ametsen hurrengo atala auzolanean idatziko dute

Labore Oarsoren egoitzan liburuak ardatz dituen proiektuarentzako txoko bat prestatuko dute; hilaren 22an eta 23an egingo dute lana

liburuak paperezko ametsak

Ludotekako txoko batean ari dira liburuak pilatzen.

Abaraxka ludotekak sortu zuen Paperezko Ametsak proiektua, duela urtebete inguru. Liburu zaharrei —liburuak zahartzen direla esan badaiteke— bigarren bizitza bat ematea zen asmoa. Horrela, 450 liburu jaso zituzten, eta Argentinara eta Saharara bidali zituzten. Orain proiektuak aterpe hartuko du. Izan ere, Abaraxka eta Labore Oarso aliatu egin dira, Paperezko Ametsak egitasmoak aterpe bat izan dezan. Kontsumo kooperatibaren egoitzan, Ugaldetxon, izango da. Tokia oraindik prestatzeko dagoenez, auzolanean aritzeko zita jarri dute datorren astebururako. Horrela, ostiralean eta ostegunean liburuei txokoa egiteko geratu dira, goiz eta arratsaldez. 10:00etatik 13:00etara ariko dira goizez, eta 17:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Adin guztietako pertsonak gonbidatu dituzte, “esperientzia ahaztezina” izango dela zin egin baitute. Ametsek, paperezkoak baldin badira ere, hegan egiten jarrai dezaten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.