DBH 3 eta 4ko ikasleek euskaraz egin dezaten motibazio saioak egiten ari dira

Ttur-tturrekoek Haurtzaro Ikastolako ikasleekin hasi dituzte motibazio saioak; Elizalde Institutukoen txanda urtarrilean izango da

euskararen motibazio saioak

Haurtzaro Ikastolako DBH 3 eta 4 mailako ikasleekin egin dituzte ikasturteko lehen motibazio saioak.

Euskaraz aritzearen garrantzia nabarmentzeko kanpainek ez dute etenik. Orain, ikasle nerabeen txanda da. Horrela, euskarazko motibazioa egiten hasi dira DBH 3 eta 4 mailak eskaintzen dituzten ikastetxeetan. Udala eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea dira, elkarlanean, saio horiek bultzatu dituztenak. Haurtzaro Ikastolan egin dituzte lehen saioak. Horrela, hiru saio eman dituzte, eta bertan hainbat alde jorratu dituzte: euskarari buruzko bizipenak partekatzea; euskarak bizi duen egoeraz jabetzea eta hizkuntzarekiko atxikimendua lortzea. Gauza bera egingo dute Elizalde Institutuan, urtarrilean. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko Ugaitz Susperregi eta Aintzane Toledok dinamizatu —eta dinamizatuko— dituzte euskararen motibazio saioak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.