Gabonetan egitarau zabala, erruz gozatzeko

Ekintza ugari antolatu dituzte Errenteria-Oreretan Gabonekin batera heltzen diren jai egunetan gozatzeko.

Santomas eguna errenteria-Oreretan.

Bertan dira Gabonak, ate joka. Negua ere bihar helduko da. Haurrek aste honen amaieran bukatuko dituzte eskolak, eta ekintza ugari antolatu dituzte Errenteria-Oreretan Gabonekin batera heltzen diren jai egunetan gozatzeko. Musika, azokak, Olentzero eta Mari Domingi, koplak, San Silbestre lasterketa eta aldarrikapenak ere izango du tartea. Aitzol Gogorza eta Mikel Arrieta larri gaixo diren Oreretako presoen etxeratzea eskatuko duen manifestazioa ere egingo dute. Lehenengo hitzordua bihar bertan, mimoz eta gogoz San Tomas batzordeak prestatu duen San Tomas egunarekin. Hamaika postu, animaliak, artisauak, jatekoa eta edatekoa, herri kirolak… denetarik izango da jai giroan murgiltzeko.

Errenteria-Oreretako Gabonetako egitaraua

Abenduak 21, San Tomas Azoka
  • 11:00etan. Azokaren irekiera eta Errenteriako Udal Txistulari Bandaren saioa.
  • 11:30ean. Pregoia Zumardian.
  • 12:00etatik 14:00etara. Euskal jantzien erakusketa, Jantziaren zentroan (Kapitain Etxea).
  • 13:00etan. Bertso saioa, Foru plazan.
  • 17:00etan. Txapel jaurtiketa txapelketa, Foru plazan.
  • 17:30ean. Herri kirolak, Lehendakari Agirre plazan.
  • 17:30ean. Dantzaldia, Xabier Olaskoaga plazan.
  • 18:00etan. Deiadar txaranga, San Tomas lagun diren tabernetan.
  • 18:30ean. Jauziak Zumardian, eta trikitilariak, kalez kale.
  • 20:30ean. Sari banaketa Zumardian
Abenduak 22
  • 19:00etan, Koldo Mitxelena eskolako patioan, Errenkoalderen kanpainaren bukaerako ekitaldia.
  • 20:00etan, Fatimako Andra Mariaren elizan, Zariaren Gabon kontzertua.
  • 21:30ean, Galtzarabordako kiroldegian, Benito Lertxundiren kontzertua: Luzatu esku(h)ara.
Abenduak 23 Abenduak 24
  • 17:00etan, Agustinetan, Olentzero eta Mari Domingi.
  • 17:00etan, Galtzarabordako Parke kaletik, Olentzero Mari Domingi.
  • 17:00etan, Gaztañoko Olentzero eta Mari Domingi.
  • 18:30ean, erdigunetik, Ereintzaren Olentzero eta Mari Domingi.
  • 19:00etan, Foru plazatik, Kalera Kaleraren Olentzeroa.
Abenduaren 26tik 30era
  • 16:00etan edo 19:00etan, Niessen Kulturgunean,‘Eureka Disney’ ikuskizuna. Sarrera: 6 euro.
Abenduak 28
  • 20:00etan, Fatimako Andra Mariaren elizan, Landarbaso Abesbatzaren Gabonetako kontzertua.
Abenduak 30
  • 12:30ean Galtzarabordako kiroldegian, Horra horra kantu ikuskizuna 400 haurrekin, 71. Gabon Abestien Sariketaren barruan.
  • 18:00etan, Galtzarabordako kiroldegian, 71. Gabon Abestien Sariketen barruan, helduen lehiaketa.
  • 18:00etan, Herriko Plazatik, Sarek deituta, manifestazioa. Kalera Kalerak Martuteneko espetxera martxa egingo du ere.
Abenduak 31
  • 18:30ean, erdigunetik, Urte Zaharreko koplak.
  • 16:30ean, Gamon Zumarditik, haurren San Silbestre lasterketak.
  • 17:00etan, Gamon Zumarditik, helduen San Silbestre lasterketa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.