Gabonetan aspertzeko aukerarik ez da egongo

Bihartik hasi eta Urtezahar Gauera arte, ekitaldi mordoa antolatu dituzte Oiartzunen

Gabonetan oporrak dituztenek, ez dute aspertzeko aukerarik izango. Izan ere, Oiartzunen era askotako ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako: musika, antzerkia, Olentzeroren etorrera… Hona hemen Hitzak jaso dituen ekitaldiak: Abenduaren 22 eta 23an
  • Egun osoan zehar, Labore Oarson, ‘Paperezko ametsak’ txokoa antolatzeko auzolana.
Abenduaren 22tik 31ra
  • Jesus Ruiz Etxeberriaren margolanekin erakusketa udaletxeko areto nagusian. Astelehenetik larunbatera: 18:00-21:00; igandeetan: 11:00-13:30.
Abenduak 22
  • 19:00etan, udaletxeko areto nagusian, Beloagako gaztelua: Arkaleko haitzak dokumentalaren aurkezpena.
  • 20:30etik aurrera, tango dantzaldia Pagoan, Asier eta Marionekin. Sarrera: 9 euro (zizka-mizkekin).
Abenduak 23
  • 12:00etan, elizan, Mooh Fields taldearen gospel kontzertua.
  • 16:00etan, Elorsoro kiroldegian, San Esteban Igeriketa Saria.
  • 18:00etan, udaletxeko areto nagusian, haurrentzako antzerkia: Zirriborro.
  • 00:00etan, EKTZ + Gorpuzkingz + Artie Escolar (8/10 euro).
Abenduak 24
  • 10:00etan, auzoetan eta plazan, Olentzerori kantari (Haurtzaro Ikastolako kideak).
  • 11:00etan, Elizalde auzoan, Olentzerori kantari (Elizalde Herri Eskolako kideak).
  • 11:00etan, Elizalde auzoan, Olentzerori kantari (Urmendi Haur Eskolako kideak).
  • 17:30ean, Done Eztebe plazan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.
Abenduaren 26tik 29ra
  • 18:00etatik 20:00etara, KzGunean, Facebook ikastaroa.
Abenduak 26
  • 17:00etan, Done Eztebe plazan, talo jatea eta erromeria.
  • 19:00etan, Kontzejupean, Xanisteban Eguneko XIV. Banakako Pala Txapelketako finala.
Abenduak 27
  • 17:00etan, Abaraxka ludotekan, zirku jolasak.
Abenduak 28
  • 17:00etan, Abaraxka ludotekan, irisgarritasuna lantzeko jarduerak.
Abenduak 29
  • 17:00etan, Abaraxka ludotekan, ‘Txantariak’ ikuskizuna.
  • 22:00etan, udaletxeko areto nagusian, Anje Duhalderen kontzertua.
Abenduak 31
  • Elkartasun Lasterketa. 10:30ean haurren lasterketak. 11:00etan, helduena.
  • 01:30ean, Zu2ak Reggae Dancehall, Pagoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.