Olaldeko auzo lokaleko lanak bukatu dituzte

Altzibarko auzotarren esku utziko dute lokala, nahi duten erabilera emateko; bizilagunen eskaera izan da

olaldeko lokala

Auzotarrek erabili ahal izango dute Olaldeko lokala.

Altzibarko bizilagunen esku geratuko da Olaldeko udal jabetzako lokala. Izan ere, Oiartzungo Udalak atondu du lokala, eta auzotarren eskariari erantzunez, haien esku geratuko da. Orain, altzibartarrak eurak izango dira zein erabilera emango dioten erabakiko dutenak. Horri buruzko bilera urtarrilaren 4an egingo da, han bertan. Espazio berria ezagutzeko aukera ere egongo da. Udalak jakinarazi duenez, prozesuak iraun duen bitartean, auzotarren eta erakundearen arteko harremana etengabekoa izan da. Adibidez, lokalaren diseinua eta oinarrizko beharrak adosteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.