Oarsoaldeko euskaltegietan izena emateko aukera dago jada

Zabalik da jada Oarsoaldeko euskaltegietan izena emateko epea: Irailaren 1etik irailaren 27ra.

Ainhoa Mariezkurrena
Aurreko ibilaldi batean Bidasoa ibaia zeharkatzen.

Comete, askatasunaren bidea

75. urteurrena du Urdaburuk aurten eta Comete Sarearen gaineko egitarau zabala antolatu nahi izan du hilaren 5etik 10era bitartean.

Momentuz, estaltzerik ez

Hilabete honetan amaituta behar zuten lanak atzeratu, eta estalpea ez da bukatuta izango urrira arte. Jolastoki txikiagoa izango dute, momentuz, Herri Eskolako ikasleek. Estalpe berria beharrezkoa ikusten dute herritarrek.

[Galeria] Kontxako sailkapen estropadako giroa

Gaurko Kontxako sailkapen estropadan San Juan, San Pedro, Hibaika eta Hondarribiko taldeen zale ugari elkartu dira, euren taldeei sostengua emateko.

Kuadrillategin izena eman daiteke

Kuarillategi egitasmoak izen ematea eta saioak hasiko ditu hilabeteren bueltan.

Ainhoa Mariezkurrena

Madalena kaleko 23. zenbakiko eraikina eraitsiko dute

Teilatua eta etxe aurrea eraitsiko dituzte lehenik, eta hori dela eta lanak egingo dituzten ordutegian kalea itxita egongo da oinezkoentzat eraikinaren aurrean.

50 urteak ospatzeko festa borobila antolatzen ari dira 1967ko kintoak

Urriaren 21ean egingo dute bazkaria Egiluze sagardotegian, eta dagoeneko, 48 lagunek eman dute izena.

esku pilota

Pilota federazioak teknifikazio proiektua jarri du martxan

Proiektuan parte hartu nahi dutenek, irailaren 1era arte dute izena emateko aukera (12:00etan itxiko dute epea) beraien klubaren bidez.

Bost edukiontzien sistema emaitza "oso txarrak" ematen ari dela salatu du Lezon Ondo Ai Gea taldeak.

Bost edukiontziak herri osora zabaltzeko prozesua abiatu du udalak

Bilketa eredu berriarekin, edukiontzi marroia eta grisa zabaldu ahal izateko txartelak beharko dituzte herritarrek, eta astelehenetik aurrera postaz bidaliko dizkie udalak.

Oiartzundik Valderejoko Parke Naturalera

Giriziak Burgosera bidaia antolatu du 20 kilometroko mendi ibilbide batekin.

Ainhoa Mariezkurrena
Bidegorria margotu dute

Lezo-Donibane bidegorria egiteko lanak urtea bukatu baino lehen has daitezke

Bidegorria hiru fasetan egingo lukete, eta 2017a bukatu baino lehen hasi beharrekoak hirugarren fasekoak lirateke, Lezotik hurbilen dagoen zatiarena.

Jon Bautista

Jon Bautista: «Vila-realen betidanik amestutako unea iritsi zen: Realarekin debuta»

Errenteriarra, joan den maiatzetik, Realeko lehen taldeko jokalaria da. Dagoeneko hiru gol sartu ditu aurrelariak eta lehia zaila izan arren, prest dago minutuak lortu eta golak sartzen jarraitzeko.

San Juanen bi ontziak eta Hibaikako emakumeena, Kontxan

Kontxan Oarso Bidasoko lau traineru izango dira. Datozen bi igandetan, bi banderak irabazteko hautagai sendoak bertako taldeak.

oarsoaldea

Zazpi udaltzain plaza betetzeko deialdia zabaldu du udalak

Lehiaketa irekia deitu du txanda irekian udalak, langile plantilan hutsik dauden Udaltzaingoko zazpi agente plaza betetzeko.

Jarduera desberdinentzako tartea zabaldu du Gaxuxa emakume taldeak

Gaxuxa emakume taldeak antolaturiko jardueretan izen emateko aukera dago irailaren 4 eta 5ean.

Ainhoa Mariezkurrena
Alkar Txiki

Alkar Txiki osatuko duten dantzarien zain

Alkar Txiki haurren dantza taldean parte hartu nahi duenak hurrengo astean izango du izena emateko aukera.

Ainhoa Mariezkurrena
aisa.ikastaroa

Oarsoaldera etorri berriek badute euskara non ikasi

Euskara ikasten hasi, eta hizkuntzara hurbiltzeko helburua dute etorri berrientzako AISA eskolek. Matrikulatzeko epea ostiraletik dago zabalik.

Enrique Abril Errebote Txapelketan arituko da Txost

Igandean (irailaren 3an) hasiko da Enrique Abril Errebote Txapelketa.

Collar, Mendoza eta Landa Atlantikaldiaren gaurko aurkezpenean.

Topa Musikalak, Atlantikaldiaren aperitibo

Larunbatean hasita, hiru larunbatez kontzertuak antolatu dituzte herriko beste hainbeste auzotan Atlantikaldia girotzen hasteko.

Sariak biltzen jarraitzen du errenteriarrak literatura eta bertso paper lehiaketetan. Argazkia: Irutxuloko Hitza

Sariak biltzen jarraitzen du Legorburuk

Lehenengo saria irabazi du Ermua Hiria lehiaketan Legorburuk.

Gehiago