
Sexu erasoen kontrako aldarria ozen zabaldu zen atzo Lezoko plazan. Mendekosteetan izandako jarrera sexisten kontra bildu ziren.

Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko kolektorearen zatia berritzeko lanak udalarentzat "afera garrantzitsua" izan direla beti erantsi du udalak.

III. Ibilgailuen kontzentrazio solidarioa antolatu du larunbaterako Elkartasun Motorrak elkarteak. Egun osoko egitarau biribila, 130 ibilgailuren erakusketa eta helburu zehatza, elkartasuna.

Gaur bukatu dituzte bost hilabeteko oinarrizko ikastaroa

Irene Demirovskyren 'Dantzaldia' aztertuko dute gaur

Zaria Koru Eskola osatzen duten abesbatza ezberdinek hartuko dute parte Zaria USAn Uso ikuskizunean, Zaria, Zariagaz, Zariatxo, eta Zaria txiki, baita luxuzko gonbidatuak ere.

Laugarren aldiz egin dute proba, giro sargorian

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Departamenduak eta Añarbeko Urak erakundeak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Oiartzun ibaiaren saneamendua hobetzeko.

Gaztañoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, eta aurten galiarrek hartuko dute auzoa festa giroan murgiltzeko. Asterix, Obelix, eta Ideafixek ez dute kale egingo, ezta Panoramix druidak ere.

Trintxerpeko I. Herri Lasterketa egin zuten larunbatean. Horri lotuta, barrutiko emakume arraunlariei aitortza egin zieten, baita Sagardo Festa ere.

Proisako kideek kalera aterako dute euren ekiteko ahalmena asteburuan. Ostiraletik igandera hainbat ekitaldi antolatu dituzte, herrira zabalik.

AZTIko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, euren lan baldintzetan murrizketak salatzeko. Hurrengo 10 urteetarako soldatak izoztu nahi dizkiete.

Agintaldiaren lehen bi urteen balantzea egin du Joxean Sanchez zinegotzi sozialistak. Hauteskunde kanpainan egindako promesak betetzen ari direla esan du.

Imanol Artola Futbito Oroitaldia hilaren 17tik 18ra egingo dute Bekoerrota kiroldegian. Izena emateko epea zabalik dago. Taldeen zozketa, ostiralean.

Arretxe gogoan, errenteriarrak sortu, idatzi, marraztu eta egindako beste hamaika lanei esker ona erakutsi nahi dio orain Parole Parole Herri iniziatibak.

Itsas Mendi elkartetik abiatuko dira eguneko bi martxak: 08:00etan hasiko dira ateratzen luzeko partaideak, eta 09:00etan motzekoak.

Traineru denboraldia hastear da, eta bi ontzi izango ditu Hibaikak, bata KAE2 Ligan eta emakumeen trainerua. Aurtengo helburuak argi ditu Errenteria-Oreretako elkarteak, Kontxako Bandera etxera ekarri eta KAE1era igotzea.

Gaur izenpetu dituzte konpromisoak, udaletxean.

Slalom txapelketako WS5F mailako kronometratuan nagusitu da

Oiartzungo Udalak antolatuta, herrira bizitzera etorri direnei harrera ekitaldia egingo diete Manuel Lekuona bibliotekan.