Kirol taldeak, futbolekoak bederen, bueltan dira

Partida interesgarriak jokatuko dituzte asteburuan; mutilek etxean jokatuko dute Pasaiaren kontra, eta neskek, Iruñean

oiartzun ke 17/18

Emakumeen Bigarren Mailako taldea Iruñera joango da igandean.

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, Oiartzun Kirol Elkarteko seniorren taldeak txapelketara itzuliko dira. Bi talde nagusiek partida interesgarriak jokatuko dituzte. Lehenengoa bihar goizean izango da. Mutilek Oarsoaldeko derbietako bat jokatuko dute, Pasaiaren kontra. Zuri gorriak sailkapenean gorago daude, lau puntuko aldearekin, eta aldea ixten joateko aukera ona izango da. Neskek, berriz, etzi eguerdian jokatuko dute, Nafarroako hiriburuan. Taxoaren jokatuko dute Osasunak eta Oiartzunek, eta nor baino nor ariko dira sailkapeneko laugarren postuarengatik borrokan.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Osasuna-Oiartzun: etzi, 12:00etan, Taxoaren.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Pasaia: bihar, 11:30ean, Karla Lekuonan.
Emakumeen Euskal Liga
  • Leioako Emakumeak-Oiartzun B: 4-1.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Sanpedrotarra: bihar, 18:30ean, Karla Lekuonako zelai txikian.
Emakumeen Erregional Maila
  • Oiartzun-Bizkerre: etzi, 15:30ean, Karla Lekuonako zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Hilaren 13an itzuliko da txapelketa.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Tabernak eta Power Rangersek atsedenaldiarekin jarraituko dute, hurrengo asteburura arte.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunek hurrengo asteburuan jokatuko dute, Hernaniren kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.