Oiartzunek ezin izan du Pasaia menperatu

Oarsoaldeko derbia jokatu zuten mutilen lehen taldeak; nesken partida bertan behera gelditu zen, elurragatik

oiartzun ke

Artxiboko irudia.

Larunbatean jokatu zuten mutilen Erregional Ohorezko Mailako Oiartzunek eta Pasaiak, Karla Lekuonan. Pasaiak eraman zuen Oarsoaldeko derbia, eta beren arteko aldea handitzea lortu zuten. Porrot bat beti mingarria den arren, oiartzuarrak oso minduta bukatu zuten epailearen erabakiekin. Nesken talde nagusiak, berriz, ez zuen partidarik jokatu. Izan ere, Iruñean bota zuen elurragatik bertan behera gelditu zen Osasunaren kontra jokatu beharreko partida. Hauek dira jokatu zituzten partiden emaitzak:

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Osasuna-Oiartzun: bertan behera.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Pasaia: 0-2.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Bizkerre: 1-4.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Sanpedrotarra: 2-0.
Emakumeen Erregional Maila
  • Oiartzun-Bizkerre: 0-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Hilaren 13an itzuliko da txapelketa.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Tabernak eta Power Rangersek atsedenaldiarekin jarraituko dute, hurrengo asteburura arte.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunek hurrengo asteburuan jokatuko dute, Hernaniren kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.