Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek 'Borobilean' egingo dute aurtengo bisita

Oiartzun
Kultura

Ugaldetxo Kultur Taldeak pailazoak ekarriko hilaren 28an, 22. aldiz; hilaren 20an salduko dituzte sarrerak

2018/01/12
Erik Gartzia Erik Gartzia
Pirritx Porrotx eta Mari Motots

Ugaldetxo Kultur Taldekoek Kultura zinegotziarekin aurkeztu dute ekitaldia.

Urteroko zita galezina hurbil da. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldiak badu data: hilaren 28a. Ugaldetxo Kultur Taldeak 22. aldiz ekarriko ditu Oiartzunera. Taldeko Izaro Ansak, Arantxa Iñarrak, Pello Larraiak eta Xabier Urkiak aurkeztu dute pailazoen emanaldia, Kultura zinegotzi Josune Cousillasekin batera. Pailazoek euren lanik berriena aurkeztuko dute, Borobilean. Elorsoro kiroldegian izango da, hilaren 28an, 17:00etatik aurrera. Sarrerak, baina, lehenago salduko dituzte; hilaren 20an kiroldegiko leihatila irekita egongo da, haurrentzako sarrerak bost euroren truke erosteko. 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita. Helduentzako prezioa zortzi eurokoa izango da, eta bi urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko. Bakoitzak, gehienez, zortzi sarrera eros ditzake. Emankizunaren egunerako baten batzuk gordeko dituztela iragarri dute. Hori bai, eskaera berezi bat egin dute: heldu bakoitza ahal bezainbeste haur eramatea, ahalik eta haur gehienek joateko aukera izan dezaten.

22 urtetan antolatzen

Ugaldetxo Kultur Taldeko kideek adierazi dutenez, ia-ia kasualitatez hasi ziren pailazoen emanaldia antolatzen. Artean Takolo, Pirritx eta Porrotx zirenen deia jaso zuten, emanaldi bat proposatzeko. “Orduan antolatzen genituen jarduera gehienak helduentzako ziren, eta haurrentzako emanaldia prestatu genuen”, esan dute Urkia eta Iñarrak. Ugaldetxoko eskoletan izan zen estreinako emanaldi hura, eta ordutik urtero Oiartzun bisitatu dute, euren arteko harreman polita sortu zelako. Cousillasek, Oiartzungo Udalaren izenean, Ugaldetxo Kultur Taldeak egindako lana aitortu du. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldiarekin gozatzera deitu ditu Oiartzungo familiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.