III. Kirol Sarirako proposamenak egiteko epea zabaldu dute

Otsailaren 4ra arte egin daitezke proposamenak; Oiartzungo kirol munduan nabarmendu direnak proposatu ditzakete herritarrek

oiartzun kirol sariaOiartzungo III. Kirol Astea martxoaren 10etik 17ra ospatuko dute. Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere Kirol Saria emango dute, eta herritarrek egingo dituzte proposamenak. Kirol munduan egindako lanagatik, edo izan duten ibilbideagatik aitortza merezi dutenak proposatu beharko dituzte. 2016ko eta 2017ko ekitaldietan Girizia elkarteak eta Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile izan zen Periko Sanroma omendu zituzten, hurrenez hurren. Proposamenak egiteko hiru modu daude. Alde batetik, modu digitalean. Oiartzungo Udalaren webgunean dagoen dokumentua bete daiteke. E-posta bidez ere helarazi daitezke proposamenak. Bestalde, Elorsoro kiroldegitik ere pasa daiteke, bertan jarri duten kutxan papertxoa sartzeko. Jasotako izenekin, Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak hautagai egokiena aukeratuko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.