Saskilagunek asmatzen jarraitzen dute

Oiartzungo saskibaloi taldeak bederatzi partida jarraian daramate irabazten; atzo Añorgari irabazi zioten

saskibaloiaBolada ikaragarri onean dabiltza Oiartzungo Saskilagunak. Bederatzi partida jarraian daramate, jarraian, irabazten. Atzo eguerdiko biktima Añorga Saskibaloia izan zen. Alde handiarekin nagusitu ziren oiartzuarrak, eta Gipuzkoako Bigarren Mailako sailkapeneko burutik bi puntura bestetik ez daude. Azken aldian burua altxa ezinik dabiltzanak mutilen futbol talde nagusiko jokalariak dira. Sailkapenaren beheko postuetan zegoen Hondarribiaren bisita jaso zuten Ugaldetxon, baina talde berdekoek lortu zuten hiru puntuak poltsikoratzea.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Liga txapelketan ez dute partidarik jokatu.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Hondarribia: 0-1.
Emakumeen Euskal Liga
  • Oiartzun B-Lakua: 2-0.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-EAS 08: 1-5.
Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa
  • Oiartzun-Hernani: 1-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Alustiza Autobusak Orio-Oiartzun: 1-6.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Gorka Margoak Makax-Power Rangers: 6-4.
  • Miren Taberna-Gaintxu: 2-11.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Añorga Saskibaloia: 72-60.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.