Aurkezpen ekitaldia eta ate irekiak, Haurtzaroren matrikulazio kanpaina hasteko

Bihar egingo dute bilera orokorra, eta hilaren 25 eta 26an ate irekien jardunaldiak; hilaren 29an hasiko da matrikulazio kanpaina

hautzaro ikastola oiartzunIkastetxeak matrikulazio kanpainari begira ari daude. Haurtzaro Ikastolaren kasuan, bihar —hilak 24— egingo dute matrikulazio kanpainaren aurkezpen ofiziala (17:00etan, areto nagusian—. Etzi eta etzidamu, berriz, izango dira ate irekien jardunaldiak. Hiru txandatan egingo dituzte: 10:00etan, 15:00etan eta 17:00etan. Aldez aurretik izena eman beharko da, telefonoz (943 49 16 59) edo e-posta bidez idatzita. Joaten direnek ikastolaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute, baita ikastolako txokoak eurak ere. Hazia heziz, loratu leloa jarri diote 2018/2019 ikasturterako kanpainari. Matrikulazio kanpaina bera hilaren 29an hasiko da, eta otsailaren 9ra arte iraungo du. Ikastolako bulegotik pasatu beharko da, 08:30etik 13:30era eta 14:30etik 18:30era. Familia liburua eta nortasun agiriaren kopia bat aurkeztu beharko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.