Yon Figueroak kontzertu akustikoa egingo du Gaztañoko lokal berrian.
Gaztañoko auzotarrek urte berriarekin ekingo diote kultur eskaintzari Gaztañoko lokal berrian. Tailerrak eta hitzaldiak, batez ere azken horiek antolatu dituzte, baina ostiralean (hilak 26) eskaintza berriarekin datoz. Yon Figueroak emanaldia eskainiko du eta bertan, Zubiak bere lehen diskoan bildutako abestiekin gozatzeko aukera eskainiko du. Joan den udaran kaleratu zuen lehen diskoa errenteriarrak. Gitarra akustikoa, ukelelea, folk eta bossa musika nahastu ditu eta kolaborazio bereziak ere bildu ditu bertan: Mikel Benito eta Unai Iglesiasen gitarrak eta Celtas Cortos taldeko Cifuren ahotsa. Figueroaren kontzertu akustikoa 19:30ean hasiko da.
Urteko lehen ekintzak bide berria zabalduko du, orain arte antolatutako hitzaldi interesgarriei, kantautore, antzezlan eta bakarrizketei tarte egin nahi diete Gatzañoko lokal berrian, “probatu bide horiek zer ematen duten, jendeak erantzuten duen”.
Besteak beste, Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor Periodista Kanaia izan dira Gaztañoko lokal berrian Zubietako errauste planta eta Bidegiren gainean hitz egiten; Guatemalako Lorena Cabnal eta Lolita Chavez feminismo komunitarioa hurbiletik ezagutzeko aukera eman dute; Kristina Gete, Oihana Barrios, Oihana Etxebarrieta, Onintza Ostolaza, Sonia Jacinto, Oihana Mugika eta Miren Zabaleta emakumea eta espetxeaz mintzatu ziren; edota kontsumo agroekologikoa sustatzen duen Lurraren Orena taldeak bere proiektua aurkeztu du.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte ostiraleko kontzertu akustikoarekin gozatzera.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.