Antxoko mugimendu feministak "plantoa" prestatzen hasteko bilera antolatu du

Ostegunean izango da batzarra, 18:00etan, Bekoz Beko elkartearen egoitzan.

martxoak_8_elkarretaratzea

Iazko martxoak 8ko elkarretaratzea, Pasai Antxon.

Antxoko mugimendu feminista hasi da martxoaren 8a prestatzen, eta deialdi bat luzatu du, ostegunean, hilak 1, Bekoz Bekoren egoitzan batzarrera biltzeko.  18:00etan hasiko da bilera, Zumalakarregi kaleko lokalean. Martxoaren 8an  emakumeon greba dago deituta mundu osoan, eta Antxoko Harremantxo eta Bekoz Beko taldeek bat egiteko erabakia hartua dute jada. Deialdia prestatzen hasteko lehen batzarra, eskualdekoa, lehengo larunbatean egin zuten Oiartzunen. Orain, baina, Antxon zer eta nola antolatu erabaki nahi dute, eta horixe da, hain zuzen, deialdiaren zioa. “Batera egiten dugu deialdia. Arrazoiak eta moduak mila dauzkagulako kalera irteteko“, azaldu dute Harremantxo eta Bezko Beko taldeko emakumeek eta “Bekoz Bekok duen lokal berrira hurbiltzera animatu” eta “informatzera, ideiak ematera edo bultzatzera“ animatu dituzte emakume antxotarrak. Bideoa bat ere zabaldu dute, martxoaren 8ko plantora batzeko arrazoiak zabaldu asmoz.        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.