Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jon Ayestaran: "Gaudenak indartsu mantendu behar dugu, ez dago besterik"

Krisi larrian sartuta dabil Touring, hemeretzi partidatan hiru puntu lortuta. Egoerari buelta emateko, entrenatzaile berria du: Jon Ayestaran (Errenteria-Orereta, 1969). Klubari buruz aritu da.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2018/02/02
jon.ayestaran2

Jon Ayestaran.

Touringen lehen taldearen gidaritza hartu du Jon Ayestaran oreretarrak. Erregional Preferenteko azkena da Errenteria-Oreretako taldea, hiru punturekin. Ez dute partidarik irabazi oraindik. Egun gutxi batzuk daramazkizu Touringen aulkian. Pasa den asteko ostegunean hartu nuen kargua. Bezperan bilera egin genuen, taldea aterako zen ala ez erabakitzeko. Jokalarientzako oso zaila da, kristoren arazoak eduki dituzte udatik: ni naiz hirugarren entrenatzailea. Oso gaizki pasatu dute. Momentu bat iristen da esaten duzuna ‘horrela jarraituko dugu ala aurrera egingo dugu?’. Hordagoa bota genuen: animatu nien gauzak ongi pentsatzeko. Gauzak ezin dira utzi: zigorrak daude, mailaz jaistea, bazkideak daude, herri bat dago atzean… Azkenean lortu genuen aurrera ateratzea. Bilera horretan hiru jokalarik utzi zuten, eta hurrengo egunean hasi nintzen entrenatzen. Nola ikusten duzu taldea? Oso motza. Hamasei bat jokalari daude, deialdia egiteko justu-justu. Baina batez ere lortu behar da taldeak moralki aurrera egitea, konbentzitzea. Zaila da beraientzat. Zer da ona beraientzako? Psikologikoki lantzea. Eta ez da engainatzea; ez da esatea ‘la hostia zarete’, egoera planteatzea baizik. Hau da gaur egungo egoera; atzera egitea zulo berera iristea da. Aurrera egin behar dugu, nahiz eta oztopoak egon. Gaudenak indartsu mantendu behar dugu, ez dago besterik. Gero, sentsazioak berreskuratzen dituzu. Zarautzen kontra, galdu arren, pozik bukatu zuten partida. Noraino iritsiko garen? Ez dakit… Taldea haztea nahi dugu, nahiz eta beraiek ez diren konturatuko. Hemen pasatzen ari diren egoera hain txarra ez dute beste inon biziko. Fanderian, azkeneko partidan, zaleek jokalariak txalotu zituzten, ezta? Bai, zuzendaritzak hori egiteko deia egin zuelako. Bazkideekin hitz egin dut, eta esaten didate beraiek taldearekin daudela, eta egoera zein den badakitela. Gu lasai gaude alde horretatik, eta erakutsi behar zaie beraiekin daudela. Helburua, beraz, denboraldia ahalik eta modu onenean bukatzea da. Bai, bai. Azkenean, zuk kirol helburuak zein pertsonalak izan behar dituzu. Baldin badago jokalariren bat ikusten duena egoera lasaitu dela eta bueltatu nahi duela, oso ongi. Orain hiru puntu ditugu, eta ahal dugun bezain beste puntu lortu behar ditugu, arerioei hortzak erakutsiz. Horrelako egoera batek modu pertsonalean hazten lagunduko du. Asko. Taldea lehenengoa doanean, dena da ‘zein ongi jokatzen dugun’, ‘zein onak garen’, ‘egunero eguzkia ateratzen da’… Gu bezala gaizki joaten zarenean, hamasei jokalari ausart dituzu, eta horiek dena merezi dute. Hori bai dela zaila, horrelako egoera batean gelditzea eta aurrera egitea. Hazten lagunduko die. Larunbatean Pasaiaren kontra jokatuko duzue, Don Boscon. Nola ikusten duzue? Derby bat izango da, tipikoa. Lehiatua izango da. Disfrutatzera joan behar dugu, baina lehiatzen. Lasai joan behar dugu, Zarautzen kontra bezala, baina are hobeto. 90 minutuak bukatzen direnean ikusiko dugu nork irabazten duen. Beldurrik gabe joan behar dugu. Leganesek ez al zuen Bernabeun irabazi? Diferentziak alde batera utzita, zergatik ezin dugu ezustekorik eman? Talde honek badu gaitasuna, hemendik denboraldia bukatu arte, ezusteko bat baino gehiago emateko. Jokalariek nahi badute, eta badakit nahi dutela, egin dezakete. Pasaia lehena izan daiteke… bestela, zertara joango gara? Zure bigarren aroa da klubean. Lehena orain dela hamabost urte izan zen. Badirudi atzo izan zela… Ia-ia egoera berdina zen, baina ez hain txarra. Zortzigarren jardunaldiaren inguruan hartu nuen taldea, 11 punturekin, eta lortu genuen maila mantentzea.  Gero, klub profesional baten erruz Touring utzi nuen. Ordutik hona non ibili zara? Athleticen egon nintzen, eta gero Berion, Hirugarren Mailan. Handik Ipar Euskal Herrira joan nintzen, Arin Luzienera, Hirugarren Mailaren pareko mailara. Hiruzpalau urtez egon nintzen. Athleticek deitu ninduen, eta Julen Masachek deitu ninduen. Bata ala bestea aukeratu behar nuen, eta Athletic hautatu nuen. Erabaki txarra, urte hartan bertan bota baikintuzten. Handik Eibarrera, eta ondoren etxera, Beti Onaren futbol eskolara. Arazorik ez dago? Arazoak sortzen ditu nahi duenak. Orereta bezalako herri batean, bi klub egotea, egoera honetan… Bi taldeen artean koordinatu beharko ginateke, loturak indartuz. Iñigo Santin dabil Beti Onaren eskolan. Gipuzkoan dagoen pertsonarik baliagarrienetakoa da bera, partida asko ikusi eta zer fitxatu badakielako. Herri honetan denentzako tokia dago. Egin behar dena da Touringek beste futbol eskola on bat edukitzea. Gazte Mailako talde bana dago, eta Kopan sartu dira biak, baina ez txapeldunen fasean. Kadeteetan, Touring laugarren mailan dago, eta Beti Ona bosgarrenean. 40.000 biztanleko herri batean, ez da normala. Udaletik hasita, azkenera arte, arduratzen dituen gauza bakarra da ea haurrek Eskola Kirola egiten duten gero asteburutan jokatu ahal izateko. Lotsagarria da hori niretzat. Ez dira konturatzen zein arazo dauden herri honetan, behintzat kirol honetan. Bi urte daramatzat Beti Onan, eta udaleko inor ez da gurekin hitz egitera etorri. Bizitza osoa daramagu kirol honetan; zerbait jakin beharko dugu, ezta? Ez gara bulegoan egoten, zelaian baizik. Orereta bezalako herri batetik, haur askok alde egin behar dute. Zergatik? Ez dagoelako azpiegitura egokirik, ez dago entrenatzailerik… Zergatik ez dago entrenatzailerik? Hainbat faktore daude, tartean kluben kudeaketa ekonomiko txarra. Zuk entrenatzaile talde on bat baldin badaukazu  —eta ez naiz diruari buruz ari—, azpiegitura onak baldin badituzu, metodologia egokia erabiltzen baduzu… gurasoek ez dituzte haurrak herritik kanpora eramango. Gainera, bertako klubak haziko lirateke. Touring dagoen moduan egonda, Zarautzen kontra ia ez aurkeztekotan egon zela, zuk uste uste duzu norbait agertu zela galdezka? Ez, nik dakidala behintzat. Eta egoera horren berri mundu guztiak zekien. Udalak diru bat ematen digu, eta uste dut diru hori zertan inbertitzen den arduratu beharko liekeela. Egoerak horrela jarraitzen badu, Touringek okerrera egingo du. Esan duzu Beti Ona lanean ongi ari dela. Bai, Santinek jende asko bildu du bertara. Entrenatzaile titulatuak sartu ditu, maila onekoak: Joxean Larrain, Mikel Santolalla, Kostkasetik etorri den bat, Eglantinseko beste bat… Oinarrizko futbolaz kezkatzen den jendea da, eta hori da beraien lehentasuna. Eskola horretan dabilen jendeak aurrera egiten badu, gero Touringen joka dezakete, zergatik ez? Beti Onak egun ez du nagusien talderik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.