Julen Perez atletak zilarrezko domina lortu du Euskadiko Txapelketan

Gazte Mailakoa izan arren, absolutuetan lehiatzeko balioko liokeen marka eskuratu du oiartzuarrak

julen perez loperena

Perez, Periko Sanroma omentzen duen kamisetarekin.

Oiartzungo atletismo harrobiak fruitu gehiago ematen ari da. Julen Perez Loperena da berrienetakoa. Pasa den otsailaren 4ean, pista estaliko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Anoetako belodromoan. Bertan, oiartzuarrak zilarrezko domina janztea lortu zuen. Gazte Mailakoa izan arren —hamazazpi urte ditu—, maila absolutukoekin lehiatu zen, eta bigarren markarik onena ezarri zuen, 21 segundo eta 94 ehunenekin. Ugaitz Perez Jauregibeitia FC Barcelonako korrikalariak baino sei ehuneneko gehiago behar izan zituen. Duela hamar egun egindako marka ez da nolanahikoa: Espainiako Txapelketa absolutuetan parte hartzeko balio du, 22 segundo eta hogei ehunenekoren azpitik egin baitu. Perez Donostiako Atletiko taldeko kidea da iaztik, baina lehenago Haurtzaro Atletismo Taldean ibili zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.