Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Zazpi urteko espetxe eskaerari erantzun diote errenteriarrek

Jendetza elkartu da beste behin herriko plazan. Gaurkoan, hiru gazteen "behin behineko askatasun hau behin betiko askatasun bihurtu dadila" eskatu dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2018/02/16

Jendetza elkartu da arratsean herriko plazan.

Joan den urteko martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten gazteen kontrako auzibideak aurrera darrai: fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du haientzat. Zehazki, Errenteriako hiru gazteentzat eta Beasaingo beste gazte batentzat egin du eskaera hori. Egoera horren aurrean, Errenteria-Oreretako bizilagunak kalera atera dira gaur, beste behin, herriko hiru bizilagunei erabateko babesa adierazteko. Jendetza elkartu da Herriko Plazan, ‘Ez da terrorismoa, absoluzioa’ lelopean. Guraso eta lagunek egindako aldarrien artean, “bidegabetzat” jo dute eskaera, baita prozesu judiziala bera. Hiru gazteak terroristak ez direla nabarmendu dute, ez direla inongo erakunde terroristako kide, eta “behin-behineko askatasun hau behin betiko askatasun bihur dadila” eskatu dute. Ondorengoa da, hitzez hitz, guraso eta lagunek gaurkoan egin duten adierazpena: “Iruñean martxoaren 11ko manifestazio batean manifestarien eta poliziaren artean izandako istiluen ondoriozko auzian, hemen gaudenok, atxilotuen senide eta lagunak eta herritarrak oro har, adierazpen hau egin nahi diogu iritzi publikoari, duela gutxi jaso baita fiskaltzaren kalifikazioa, eta fiskalak zigor eskaera hau egin du auziperatuentzat: 7 urteko espetxe-zigorra, 13 urterako desgaikuntza, 5 urterako zaintzapeko askatasuna eta 45.000 euro ordaintzea. Erabat bidegabetzat jotzen dugu bai fiskalaren eskaera eta bai prozesu judiziala. Salatzen dugu gertaerak desordena publiko terrorista gisa kalifikatu izana. Gazte auzipetuak ez dira inongo erakunde terroristatako kideak, eta egun hartan gertatutakoak ez zuen inoiz kalifikazio hori izan behar. Prozesu honetan, urratu egin dira oinarrizko eskubideak, hala nola errugabetasun presuntzioa eta askatasunerako eskubidea. Fiskalak akusatutako gazteetatik hiruk zortzi hilabete egin dituzte kartzelan, salbuespenezko neurri baten ondorioz, poliziaren atestatuan jasotakoagatik bakarrik. Une honetan, auzipetuta dago laugarren gazte bat ere, BEasaingoa, eta sobreseitu egin dute beste 11 pertsonaren kontrako prozedura, urriaren 30ean Auzitegi Nazionalean deklaratu ondoren, aurkeztutako frogen funts eskasagatik. Auzitegi Nazionalak, Auzitegi Gorenaren esanari jarraituz, salbuespenezko organo juridiko baten izaerari eusten dio, eskumena bere gain hartuz ikertutakoen ideologiaren arabera, areago Euskal Herrian. Kasu hau, eta antzeko beste batzuk, salbuespenezko auzitegi batean ari dira epaitzen, 2015ean Zigor Kodean egindako aldaketa bat dela medio. Aldaketa hori terrorismo yihadistako kasuak hartzeko egin zen, baina politikoki erabiltzen ari da zigorra handitzeko, kondena izugarriak eskatuz. Jokaera horrekin, antzeko egoeren aurrean gerora izango diren jarduera judizialak markatzen ari da, eta baldintzatu egingo du beste gazte batzuen eta haien familien etorkizuna. Horregatik guztiagatik, fiskaltzak akusazioa aurkeztu dien lau auzipetuen askatasuna eskatzen dugu; behin behineko askatasun hau behin betiko askatasun bihurtu dadila. Eskertzen dugu denbora honetan jasotako laguntza eta elkartasuna, eta horren beharrean izango gara aurrerantzean ere”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.