[Galeria] Lezo-Jaizkibel lasterketaren unerik gogorrenean, den-dena ematen

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketan unerik gogorrenetakoa suebakiaren igoera da. Honako irudi galerian une horren laztasuna zer nolakoa den ikus daiteke.

suebakia.nagusia

Partaideak, suebakiaren azken zatian gora.

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketak 14,2 kilometroko bidea du. Hasierako kilometroak izaten dira zailenak, maldan gora gogor egin behar dutelako korrikalariek. Atzo, ordea, are latzagoa izan zen bidea igoeran eta jaitsieran mendia erabat lokaztuta zegoelako. Lasterketaren lehen erdiaren zatirik malkarrena suebakiko igoera da. HITZA bertan izan zen atzo, eta ondokoak dira bertako argazkiak. Sufrimendua, lehen sailkatutik azkenera. Den-denek merezi dute aitortza.

+ Lezo-Jaizkibel 2018. Helmugako argazkiak.

+ Lezo-Jaizkibel 2018. Sari banaketako irudiak eta sailkapenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.