Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizikleta martxa Martxoak 8ko plantora deitzeko

Hamaika deialdi plazaratu ditu Pasaiako mugimendu feministak datorren asteko lanuztearen bueltan.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/02/27
batukada feminista

Batukada feminista ere egin zuten lehengo ostiralean Donibanen.

Hamaika jarduera antolatu dituzte emakume pasaitarrek martxoak 8ko plantoaren bueltan, eta asteburu honetarako dira lehen deialdiak. Bizikleta martxa feminista baten bidez deituko dituzte emakumeak lanuztera, larunbatean (hilak 3). Donibanetik abiatuko da bizikleta martxa,  10:30ean, eta Antxora 11:15erako iristea aurreikusi dute. Antxotik Trintxerpera abiatuko dira, eta han 12:00etarako luzatu dute zita. San Pedron bukatuko da martxa, 13:00etan, eta han Bou Nabarratik hasi eta LGTB zebrabideraino zuhaitzak morez jantziko dituztela iragarri dute.  Bizikleta martxa feministaren antolatzaileek “morez jantzita eta zarata egiteko prest” joateko eskatu dute. Bizikleta martxa, hala ere, ez da larunbaterako antolatuta dagoen ekitaldi bakarra. Miren Amurizak eta Onintza Enbeitak Pasaian emango dute eguna. Eguerdian Donibanen ariko dira bertsotan, Bixi-Bixi elkarteak antolatutako bertso bazkarian, eta gauen, berriz, Pasaian Antxoko Basari elkartean TOPAguneak antolatutako bertso afarian. Bi otorduetarako txartelak salgai daude jada. Donibanekoak  Berezi Okindegian, Itziar tabernan, Bare Bare kafetegian eta Xabiker Harategian, 10 euroan gazteentzat eta 15 euroan helduentzat, eta Antxokoak Kamio eta Leunda tabernetan, 15 euroan soldatadunentzako eta 10 euroan soldata gabeentzat. Martxoak 8rako egun osoko egitaraua Gorriz azpimarratutako eguna, edonola ere, martxoak 8a da, datorren asteko osteguna. Lanuztera daude deituta emakumeak, lantokietan zein etxeetan,  zaintza, etxeko lan eta erosketak bertan behera uztera, eta Pasaiako mugimendu feministak egun osoko egitaraua antolatu du emakumeak plazara protestara bil daitezen. Antxon,  11:30ean elkartuko dira Gure Zumardian, eta 12:00etan elkarretaratzea egingo dute RENFE geltokiaren parean. Elkarretaratzea bukatuta, “herriari buelta zaratatsua” emango diote, eta bazkaria ere antolatu dute, norbere etxetik ekarritako otorduarekin. Arratsaldean, berriz, dantza komunitario saio batekin ekingo diote protestaldiari, Gure Zumardian, 16:00etan, eta 18:30ean eguneko bigarren elkarretaratzea egingo dute, Gure Zumardian. Antxoko elkarretaratzea bukatuta, Errenteriarantz abiatuko dira eskualdeko mugimendu feministak bertan antolatu duen manifestazioan parte hartzera (19:30ean, Herriko Plazatik). San Pedron ere badira deialdiak martxoak 8rako. 12:00etan elkarretaratzea egingo dute frontoian, eta 20;:00etan toki berean kazerolada. Eskualdeko manifestaziora joateko deialdia ere luzatu dute. Deialdi gehiago ere iragarriko ditu mugimendu feministak datozen egunetan. Harremantxok ipuin lehiaketa martxan du, eta Bixi-Bixik autodefentsa feminista ikastaro bat  prestatzen ari da hilaren 10erako. San Pedron, martxoaren 7an, 19:00etan Elena filma proiektatuko dute Ertin, eta martxoaren 10ean, bakarrizketa eta pikoteoa izango dira Antxetan. Edonola ere, egitaraua osatu ahal  HITZAk horien guztien berri emango du.            
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.