Landetako (Okzitania) Mont de Marsan espetxera lekualdatu dutela jakinarazi berri du Etxerat Elkarteak.
Zigor Garro amari azken agurra ematera ekarri zuteneko irudia, senide eta lagunek babestuta.
Zigor Garro preso oreretarra Landetako (Okzitania) Mont de Marsan espetxera lekualdatu dutela jakinarazi berri du Etxerat Elkarteak. Saint Maurreko espetxean aurkitzen zen Garro, Euskal Herritik 680 kilometrora. Mont de Marsan espetxea, duela 10 urte zabaldu zuten, eta Errenteria-Oreretatik 150 kilometrora dago. 2014z geroztik Frantziako Estatuko espetxeetan dauden euskal preso gizonek, espetxe horretara eramatea eskatu diote Parisi, izan ere, hori da Frantziako Estatuaren espetxeen artean Euskal Herritik hurbilen dagoena. Emakume modulurik ez da bertan. Euskal preso oreretarra da une honetan Mont de Marsanen den euskal preso bakarra.
Garro, hilaren 15ean ekarri zuten saint Maurreko espetxetik
Zokoara (Lapurdi) Paki Perez amari azken agurra ematera.