Oiarpeko finalistek bihar jokatuko dituzte partidak

Aranburu eta Zalakainek osatutako bikoteak Iruran jokatuko dum eta Seinek Gasteizen; pala txapelketako 11 partida jokatuko dituzte

oroitz sein

Oroitz Seinek gogor aritu beharko du bihar, Lakuako frontoian [Argazkia: Gipuzkoako Pilota Fed.].

Oiarpe pilota elkarteko ordezkariek bi final jokatuko dituzte bihar arratsaldean. Alde batetik, Mikel Aranburuk eta Eneko Zalakainek Iruran jokatuko dute kadete mailako trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finala. Irurako trinketean izango da, 16:00etan hasita. Astigarragako Mundarro taldeko bikotea izango dute arerio. Ez da asteburuan jokatuko duten partida bakarra izango: igandean Herrerako (Donostia) txapelketan ariko dira. Oroitz Seinek ere bihar jokatuko du. Kluben arteko Gazte Mailako Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko du, Amurrioko taldeko pilotari baten kontra. Txapela lortzeko lehia 17:00etan hasiko da, Gasteizko Lakua auzoko pilotalekuan. Oiartzungo klubeko gainontzeko partidak ikusteko, sakatu esteka.

Pala txapelketa

Girizia elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak bere bidea egiten jarraituko du asteburuan. 11 partida jokatuko dituzte Madalensoron. Honakoa da kartelera: Bihar, 08:00etan
  • Muñiz-Gametxo / Legarreta-Legarreta (Bigarren Maila).
  • Etxenike-Ibarra / Lozano-Muñoa (Bigarren Maila).
  • Urruti-Madariaga / Andueza-Rodriguez (Bigarren Maila).
  • Balda-Iribar / Maneiro-Aizkorreta (Hirugarren Maila).
Bihar, 15:00etan
  • Nuin-Santamaria / Ruiz-Zubimendi (Hirugarren Maila).
  • Agirre-Mendigain / Elizari-Urteaga (Hirugarren Maila).
  • Iriarte-Gamio / Lujanbio-Lujnabio (Bigarren Maila).
Etzi, 08:00etan
  • Diaz-Odriozola / Eskisabel-Beloki (Hirugarren Maila).
  • Biana-Aztiria / Loidi-Beloki (Bigarren Maila).
  • Arriaga-Unda / Aroztegi-Azpeitia (Lehen Maila).
  • Egialde-Goiburu / Arana-Olaizola (Bigarren Maila).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.