Oiartzunek eta Añorgak 1990eko hamarkadako klasikoa berrituko dute bihar

Duela bi hamarkada bi taldeek gorengo liga irabazi zuten; bihar neurtuko dituzte indarrak, Bigarren Mailako sailkapenaren erdi-goialdean daudela

oiartzun ke

Oiartzungo jokalariek Donostian jokatuko dute bihar, bazkalostean [Artxiboko irudia].

Gipuzkoako emakumeen futbolaren aitzindari bik indarrak neurtuko dituzte bihar arratsaldean. Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak Añorgaren zelaia bisitatuko du. Gaur egun Bigarren Mailan egon arren, bi talde historiko dira. 1990eko hamarkadaren hasieran lehen mailako ligak irabazi zituzten bi taldeek, eta sailkapenaren goiko aldeetan ibiltzen ziren. Emakumeen futbolaren profesionalizazioarekin, pixka bat atzean geratu dira bi taldeak, Oiartzun eta Añorga kluben tamainak ezin duelako dirutza kudeatzen duten taldeekin lehiatu. Hala ere, lehia erakargarria izango da. Oiartzuarrak seigarren postuan daude, donostiarrak baino lau puntu gehiagorekin. Gainontzeko partidei dagokienez, mutilen futbol talde nagusiak liderraren zelaia bisitatuko du, eta Saskilagunak bigarren sailkatuaren kantxan ariko dira.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Añorga-Oiartzun: bihar, 15:30ean, Donostiako Rezola futbol zelaian.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Ordizia-Oiartzun: bihar, 16:00etan, Altamira futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
  • Mariño-Oiartzun B: bihar, 17:00etan, Irungo Ugalde Ventas futbol zelaian.
Gizonen Erregional Preferentea
  • Oiartzun B-Ostadar: bihar, 18:00etan, Karla Lekuonako zelai txikian.
Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa
  • Oiartzun-Axular: etzi, 17:45ean, Karla Lekuonako zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Teilatuberri Zaldibi-Oiartzun: gaur, 21:15ean, Resti kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Miren Taberna-Laskorain: gaur, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
  • Aurrera-Power Rangers: etzi, 12:00etan, Leitzako udal kiroldegian.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • STL Azkune-Oiartzungo Saskilagunak: bihar, 16:00etan, Donostiako Santo Tomas Lizeoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.