"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Touring bizirik nahi dute

Futbol elkartea birbideratzeko emango dituzten pausuak azalduko du aurkezpenean Touring Berria plataformak ostegunean.

Fanderiako Futbol zelaia.

Touring Berria plataformak, bere burua aurkeztuko du ostegunean (hilak 15). Bazkide, jokalari ohi, jarraitzaile eta zaletu orori dei egin die plataformak, aurkezpen horrekin bat egitera. Plataforma gizarteratzea dute helburu eta futbol elkartea birbideratzeko emango dituzten pausuak azaltzea. Argi diote, “orain arteko bide beretik jarraituta, Touring desagertzeko arrisku larrian dagoela aurreikusten dugu eta”. Aurkezpena Xenpelar Etxean egingo dute 19:00etan. Bestalde, Touring Futbol Eskolako gurasoek gutuna helarazi diote HITZAri. Zuzendaritzari plana aurkeztu diotela, baina azken horrek ez duela proposamena onartu salatu dute, eta horrenbestez, eskolak bizi duen egoera larria zabaltzea erabaki dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.