Familiakoen artean ospatu du mendeurrena, eta udaleko ordezkariek plaka eta lore sorta bat oparitu diote

Inaxi Etxebeste, lore sortarekin, senide eta udaleko ordezkariez inguratuta.
Inaxi Etxebeste Lopetegi oiartzuarrak 100 urte bete zituen pasa den ostiralean. Eguna modu berezian ospatu zuen, familiakoek inguratuta. Gainera, Oiartzungo Udalaren izenean, lore sorta bat eta zorion plaka bat oparitu zioten Jexux Leonet alkateak eta Domi Azpiroz Gizarte-Ongizate Saileko zinegotzi arduradunak.
1918ko martxoaren 16an jaio zen, Ugaldetxoko Juansendo baserrian. Duela 66 urte Arraguara ezkondu zen, eta ordutik han bizi da.