Irakurketa Taldeak martxoko saioa gaur arratsaldean egingo dute; apirilerako etxeko lanak jarri dituzte jada
Mo Yan (jaiotza izena Guan Moye; Txina, 1955).
Oiartzungo Irakurketa Taldea gaur arratsaldean bilduko da, hilabete honetarako hautatu duten liburuari buruz hitz egiteko. Mo Yan idazle txinatarraren
Hori da umorea, maisu (Elkar, 2013) ipuin sorta izango dute hizpide, 20:00etatik aurrera.
Literatur Nobel Saria jaso zuen Mok, 2012an, nahiz eta lau urte lehenago —ez zuen asmatu, ez— iragarri zuen ehun urte beharko zirela txinatar batek aitortza hori lor zezan. Oiartzunen jorratuko duten liburua Maialen Marinek eta Aiora Jakak itzuli dute, Jokin Zaitegi Sarian lortutako bekari esker. Mo Yanek Txinako ohiko bizimodua du oinarri, eta herritar xehearen istorioetatik fikziozkoak sortzen ditu.
Datorren hilabeterako etxeko lanak jarrita dituzte jada. Kirmen Uriberen
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) eleberria izango da. Karmele Urresti eta Txomin Letamendi herrikideen istorioa bere egiten du ondarroarrak. 1936ko Gerraren ondoren, Eresoinka abesbatzan elkar ezagutzen dute, Parisetik gertu…