Opor egunetako arratsaldeetan aspertu nahi ez duenak Abaraxkara jo dezake

Aste Santuko asteburuan izan ezik, gainontzeko egunetarako ekitaldiak antolatu ditu Oiartzungo udal ludotekak

Abaraxka

Ludoteka barruan zein kanpoan antolatu dituzte ekitaldiak.

Ikastetxeetako haurrek bihar oporrak hartuko dituzte. Bi aste luze izango dituzte atseden hartzeko eta gozatzeko. Aspertzeko denbora ere egongo da, baina kasu horretarako erremedioa aurkeztu du Abaraxka ludotekak. Ekitaldi sorta polita antolatu dute, alor askotakoa. Aste Santua dibertigarriagoa izango da, ziur.

Egitaraua

  • Hilak 26, astelehena: Mindarako lagunekin saskibaloian ariko dira, Madalensoro atzeko kirol zelaian.
  • Hilak 27, asteartea: Zaharren egoitzara bisita, eskulanak egiteko (ludotekan elkartuko dira).
  • Hilak 28, asteazkena: Karaokea, ludotekan.
  • Apirilak 3, asteartea: Zinema emanaldia, pleno aretoan.
  • Apirilak 4, asteazkena: Orientazio jolasa, ludotekan.
  • Apirilak 5, osteguna: Dantza tailerra, Soinuenean.
  • Apirilak 6, ostirala: Zentzumen ginkana, ludotekan.
  • Apirilak 7, larunbata: Txarara txangoa, ludotekatik abiatuta.
Jarduera guztiak 17:00etan hasiko direla jakinarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.