Mutiletan, Mitxelena eta Berebidek osatutako bikoteak fasean aurrera egin du; nesketan, Galdos oiartzuarrak bigarren partida irabazi du
Zutik, Hormaetxea, Gaizka, Bengoetxea epailea, Lujanbio anaiak, Mitxelena eta Berebide. Makurtuta, Lopetegi, Ezeolaza, Imaz, Elizalde, Galdos eta Lasarte.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian bederatzi partida jokatu zituzten pasa den asteburuan. Horietako bietan oiartzuarren presentzia izan zen, eta emaitza positiboak lortu zituzten. Nesketan, Galdos oiartzuarra eta Lasarte 25-16 nagusitu ziren. Horrenbestez, txapelketako bigarren partida poltsikoratu dute.
Mutiletan, Mitxelena eta Berebidek hurrengo faserako txartela eskuratu dute, Hernaniko Lujanbio anaiei bi tantoko aldeagatik irabazi ondoren. Asteburuan Madalensoron jokatutako partida guztien emaitzak ikusteko,
klikatu esteka.
Datorren asteburuan zortzi partida jokatuko dituzte. Honakoa izango da kartelera:
Hilak 24, 08:00etan
- Lizaso-Etxabe / Izkierdo-Silanes (Gizonen Hirugarren Maila).
- Balda-Irizar / Maneiro-Aizkorreta (Gizonen Hirugarren Maila).
- Galdos-Lasarte / Imaz-Imaz (Emakumeen Txapelketa).
Hilak 24, 15:00etan
- Askaiturrieta-Juaristi / Zapirain-Susperregi (Gizonen Hirugarren Maila).
- Martinez-Sarobe / Urien-Tejedor (Emakumeen Txapelketa).
- Murua-Ontsalo / Retegi-Izkue (Emakumeen Txapelketa).
Hilak 25, 08:00etan
- Larralde-Inda / Ubeda-Zumeta (Gizonen Lehen Maila).
- Ortega-Roteta / Izagirre-Zubeldia (Gizonen Hirugarren Maila).