Gazteek euskaraz bizi nahi dutela erakutsi dute, irudi bitartez

'Motxian eby' lehiaketara aurkeztu duten Oiartzungo esketxik onena izan da 'Euskaraz bizi nahi dut'; beren saria jaso dute

motxian eby oiartzun

‘Euskaraz bizi nahi dut’ bideoaren egileak.

Aurtengo Motxian eby esketxen lehiaketak baditu bere irabazleak. Kuadrillategi egitasmoan parte hartzen duten 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa, eta ikasleek oporrak hartu aurretik egin zuten sari banaketa. Oiartzungo kontzejupean izan zen sari banaketa, eta Lezora joan zen sari nagusia. Sentimenduak esketxa saritu zuten. Bigarren saria Denok zu muntaiarentzat izan zen. Udalerri bakoitzeko esketx onena ere banatu zuten. Oiartzunen kasuan, Euskaraz bizi nahi dut pieza saritu zuten. Sari banaketaren ondoren, esketx guztiak ikusteko aukera izan zuten. Festa arratseko bederatziak arte luzatu zen, txokolate jatearekin eta dj saio batekin gozatu baitzuten. Aurten hamazazpi lan aurkeztu dituzte Oarsoaldeko Euskara Batzordeak euskara sustatzeko asmoz antolatzen duen lehiaketara. Behekoa da oiartzuarrek egin duten onena. https://www.youtube.com/watch?v=wbanUMSEkv8
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.