'Elkarrekin-Together' eta solasaldia, Azmarrin-en eskutik

Apirilaren 11n euskal balezaleen eta jatorrizko amerikarren arteko harremana aztertzen duen dokumentala eskainiko dute

elkarrekin-together

Euskal abenturazale talde bat da protagonista.

Oiartzun Azmarrin taldeak plana prestatu hilaren 11ko arratsalderako (datorren asteazkena). Elkarrekin-Together dokumentala eskainiko dute, eta ondoren, Angel Oiarbiderekin solasaldia egingo dute. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita. Sarrera doan izango da. Elkarrekin-Together dokumentalean, euskal arkeologo talde bat Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldera joaten da. Dokumentu zaharren arabera, euskal baleazaleek eta bertako jatorrizko biztanleek harremana izan zuten eta elkarlanean aritu ziren. Arkeologo taldea aztarna horien bila abiatzen da, beste mundu bat posible zitekeela frogatzeko… eta frogatuko dute. 2017ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Migueltxo Molinak, Igor Otxoak eta Pablo Iraburuk zuzendutako dokumentala. Behean ikus daiteke dokumentalaren trailerra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.