'Sozialismoan sakonduz' hitzaldi sortaren lehenengo saioa ostiralean egingo dute

Oiartzun Azmarrin, Sortu eta Ernaik antolatuta, Errusiar Iraultzan emakumeek jokatu zuten papera aztertuko dute

kollontai

Alexandra Kollontai errusiar iraultzailea izan zen gobernu batean kargua izan zuen lehen emakumea.

Ernai, Sortu eta Oiartzun Azmarrin-ek antolatuta, Sozialismoan sakonduz hitzaldi sorta egingo dute Oiartzunen, doktrina politiko eta ekonomikoa aztertzeko. Gaur egungo Europan estatu sozialista bat eraikitzea posible ote den aztertu nahi dute, besteak beste. Iraitz Agirre ikerlaria eta Eneko Compains EHUko zuzenbide konstituzionaleko irakaslea gonbidatu dituzte lehen saiora. Datorren ostiralean izango da, udaletxeko pleno aretoan, 19:00etatik aurrera. Pasa den azaroan bete ziren ehun urte Errusiako Iraultza gertatu zenetik, eta bi hizlariek hori izango dute hizpide. Zehazki, emakumeek bertan jokatu zuten papera aztertuko dute, ikuspegi feminista batetik. Ondoren, solasaldia egingo dute, pintxoekin ongi hornituta. Ez da izango Oiartzun Azmarrin-ek aste honetarako antolatu duen ekitaldi bakarra. Asteazken arratsaldean Elkarrekin-Together dokumentala eskainiko dute, udaletxean baita ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.