Irakurketa Taldea gaur bilduko da, idazle bizkaitarraren azkeneko eleberria aztertzeko; maiatzerako Sarrionandiaren 'Narrazioak' irakurri behar dute
Kirmen Uribe (Ondarroa,Bizkaia, 1970).
Hilabeteko hirugarren asteartea da, eta ohi bezala, Oiartzungo Irakurketa Taldeak hitzordua izango du gaur arratsaldean. Kirmen Uriberen
Elkarrekin esnatzeko ordua aztertuko dute, 20:00etan hasita, Manuel Lekuona bibliotekan.
Datorren hilabeterako beste idazle bizkaitar baten liburu bat irakurri beharko dute. Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburua irakurri beharko dute. Hamar ipuinek osatzen dute liburua, eta egilearen beraren zein Bernardo Atxagaren epilogo bana ditu. Iurretarrak argitaratutako lehen narrazio liburua izan zen, 1983an, Elkar argitaletxearekin.