Fanderiara txangoa egingo dute Oiartzungo jubilatuek

Torri Gukin egitasmoak eta udalak antolatu dute txangoa; Arraguan geratu eta Errenteria-Oreretako auzoraino joango dira oinez

fanderia torri gukin

Fanderiako bidegorrian ere bai ibiliko dira.

Torri Gukin egitasmoak eta Oiartzungo Udalak, pasa den astean bezala, jubilatuentzako jarduera antolatu dute bihar (osteguna hilak 19) arratsalderako. Kasu honetan, txangoa egingo dute, Errenteria-Oreretako Fanderia auzora. Arraguako farmazian jarri dute zita, 16:30ean. Handik abiatuko dira Fanderia aldera, eta bertako bidegorritik paseo atsegin bat ematea da helburua. Eguraldi iragarpenen arabera, gaurko egunaren antzeko eguraldia egingo du. Beraz, aitzakiarik ez da egongo oinak mugitzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.