Ikasle Gelak ordutegia luzatuko du, astelehenetik aurrera

Hilaren 23tik ekainaren 30era bitartean ikasleek ordu gehiagoz ikasteko aukera izango dute

Ikasle Gelak ordutegia luzatuko duAzterketa garai beldurgarria ate joka da. Hala ere, arratsean ikasteko ohitura duten ikasleak zorioneko dira. Manuel Lekuona bibliotekako Ikasle Gelak ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik (hilak 23) aurrera, ekainaren 30era arte. 09:00etatik 22:00etara egongo da irekia. Beraz, gauean ikastea gogoko dutenek etxean egiten jarraitu beharko dute. Tarteka ekitaldiren bat antolatuz gero, lehentasuna izango dute ekitaldi horiek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.