Lurgintza kooperatibak jarriko du; astearte eta ostegun goiz eta arratsaldetan irekita egongo da bulegoa, eta hitzordua hartu beharko da
Lehen sektorean dabiltzanei zuzenduta dago bulegoa.
Lurgintza kooperatibak errenta aitorpena egiteko bulegoa jarriko du Oiartzunen, kanpainak irauten duen artean. Lehenengo sektorean aritzen diren langileei zuzenduta dago zerbitzu hori.
Fermiñene etxeko beheko solairuan jarriko dute bulego hori. Astearte eta ostegunetan egongo da irekita, goizez eta arratsaldez: 09:00etatik 13:00etara, eta 14:00etatik 17:00etara. Aldez aurretik txanda hartu beharko da, 943 81 14 31 telefono zenbakira deituta.
Kasu horretan ere,
gainontzeko kasu guztietan bezala, errenta aitorpena euskaraz egiteko animatu du Oiartzungo Udalak.