Kantauri itsasoaren hegiko hiru lurraldeetako taldeen kontzertuak, Pagoan

Skasti, Zortzi eta Guda Dantzan taldeek kontzertua emango dute datorren larunbat gauean, Ergoiengo musika aretoan

skasti guda dantza zortzi

Skastikoak, entsegu lokalean.

Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko talde bana hurbilduko da datorren larunbatean Ergoiengo Pagoa aretora. Zortzi Lapurdiko bikotea Bixente eta Xabik osatzen dute, eta arbasoen doinu zaharrak hartu eta, beren ukituarekin, egungo gazteei transmititzen diete. Baladak, folk abestiak, rock musika eta musika instrumentala uztartzen dituzte. Zarauztik gerturatuko dira Skasti taldekoak. Hasierako ska doinu tronpeteroak alde batera utzita, beste estiloak jorratzen hasi dira, dantza eta festarako aukerarik galdu gabe. Ye disko berria aurkeztuko dute. Bizkaitik, berriz, Guda Dantzan taldea gonbidatu dituzte. Algorta eta Leioako musikariek osatzen dute, eta horien kasuan bai, horien kasuan ska musika da nagusi. Hala ere, beste estiloei ez diete muzin egiten. Hirugarren diskoa aurkeztuko dute, Argibideak izenekoa. Kontzertua 22:00etan hasiko da. Sarrerek bost euro balio dute, aurretik, eta zortzi leihatilan. Sarrerak hemen eros daitezke: Ticketean, Kutxabanken, Colectivian, Maukan, Pagoan, Elorsoron, Arkaitzan (Errenteria-Orereta) eta Donosti Rocken.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.