2018ko xanistebanak prestatzeko lehen aldiz bilduko dira
Hilaren 26an, osteguna, bilduko da, aurten lehenengo aldiz, Xanistebanetako Jai Batzordea; antolaketan parte hartu dutenak
Hiru hilabete eta erdi falta dira, baina Xanistebanetako Jai Batzordeak badu esku bete lan. Herriko festa nagusiak prestatzen hasiko dira datorren ostegunean, hilak 26. 19:00etan elkartuko dira, Manuel Lekuona bibliotekan.
Festetako ekitaldietan parte hartu duten oro, edo antolatu nahi duten eragile edo norbanako guztiei gonbidapena luzatu diete, bertara hurbildu eta xanistebanak elkarrekin antolatzen hasteko.
