Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egin dute mugimendu feministaren deialdiekin.
Mugimendu feministaren deialdekin bat egin dute Oarsoaldeko lau udalek.
Oarsoaldeko Mugimendu Feministak gaurko deitu dituen elkarretaratzeekin bat egin dute Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak.
Gizon batek emazte ohia eta haren ama hil zituen pasa den ostiralean Gasteizen. Gertakari larri hori dela eta, “emakumeenganako indarkeriaren kontrako jarrera” azalduko dutela nabarmendu dute lau udalek eta Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak zein Pasaiako Emakumeen Mahiak adierazi dute lau udalek: “Halako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, herritar eta elkarteak lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”. Era berean, elkartasuna adierazi diete bi emakumeen familiari.
Mugimendu feministak,
Errenterian 19:30ean deitu du elkarretaratzera Niessen merkataritza gunearen sarreran; ordu berean bilduko dira Oiartzunen, Done Eztebe plazan; Antxon 20:00etan deitu dute elkarretaratzera Gure Zumardian.