Zortzi partida jokatu dituzte Giriziak antolatutako txapelketan; Oiarpeko kadeteek aurrera egin dute
Zutik, Sarobe, Martinez, Bengoetxea epailea, Rodas eta Arrillaga. Makurtuta, Ruiz, Zubimendi, Nuin eta Ferrero.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko zortzi partida jokatu zituzten pasa den asteburuan, Madalensoron. Horietako bi kenduta, gainontzeko norgehiagoketan ez zen oreka handirik egon, markagailuari dagokionez. Datorren asteburuan, berriz, ohiko ordutegiez gain, Maiatzaren Lehenean ere partidak jokatuko dituzte (
ikusi hemen kartelera). Honakoak izan ziren pasa den asteko emaitzak:
Emakumeen Txapelketa
- Perurena-Erasun / Zubieta-Mitxelena: 25-4.
- Rodas-Arrillaga / Martinez-Sarobe: 25-7.
Gizonen Hirugarren Maila
- Ferrero-Nuin / Ruiz-Zubimendi: 25-12.
- Galdos-Juarez / Zapirain-Susperregi: 25-18.
Gizonen Bigarren Maila
- Lozano-Muñoa / Mitxelena-Laborde: 25-15.
- Andueza-Rodriguez / Gaizka-Ormaetxea: 25-15.
- Arrizabala-Lizarralde / Bidegain-Gomez: 25-9.
- Legarreta-Legarreta / Arana-Olaizola: 25-23.
Oiarpeko kadeteak, aurrera
Oiarpeko pilotariek, bestalde, zortzi partida zituzten programatuta pasa den astebururako. Horietako bietara arerioak ez ziren aurkeztu. Jokatu zituzten seietan, berriz, hiruna galdu eta irabazi zituzten. Fin ibili ziren kadeteetako ordezkariak. Barañaingo San Esteban txapelketan zein Herrerakoan aurrera egitea lortu dute.
Ikusi hemen emaitzak.