Ikastaroaren helburua erasoak identifikatzea eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertzea da.
Emagin elkarteko kideek emango dute ikastaroa
Autodefentsa feminista ikastaroa emango du Emaginek hilaren 12an. Ikastaroaren helburua erasoak identifikatzea eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertzea da. Horrekin batera, eraso egoera horiei erantzuteko mekanismoak eta ekintzak bilatuko dituzte ikastaroaren barruan. Doakoa izango da ikastaroa, euskaraz, eta Patxiku Zelaia emakume taldearen lokalean izango da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Zaintza zerbitzua izango da, baina aurretik izena eman behar da.
Hilaren 4a arte (ostirala) dago izena emateko aukera eta bide ezberdinak daude horretarako: Zu! Zure Udala arreta zerbitzua edota, 943 44 95 76 telefono zenbakira deituta.
Posta elektronikoz ere eman dute izena emateko aukera.
Eraldaketa Feministarako Eskolak antolatutako beste hainbat ikastaro ere martxan daude. Ondoko dokumentuan kontsulta daitezke.
Eraldaketa-feministarako-eskola-udaberria-eskuorria-1