Tximeletak udala saritu du, "balore hezitzaileak" sustatzeagatik

Tximeleta Gimnastika Elkarteak udal erakundea saritu du, Donostian, Gimnastika Erritmikoko Eskolarteko II. Jaialdian

tximeleta elkarteaTximeleta Gimnastika Elkarteak, pasa den asteburuan, Gimnasia Erritmikoko Eskolarteko II. Jaialdia ospatu zuen Donostiako Belodromoan. Bertan, gimnastika erakustaldiak egiteaz gain, sariak banatzeko momentua ere izan zuten. Saria jaso zuenetako bat Oiartzungo Udala izan zen. Tximeletak udal erakundea saritu zuen, euren ustez balore hezitzaileak sustatzen dituelako. Enekoitz Markos kirol zinegotziak jaso zuen aipamena, udalaren izenean. Eskerrak eman zizkien gimnastika elkarteko kideei, eta aitortza itzuli zien. Kirolaren eta jarduera fisikoaren bidez balore hezitzaileak transmititzen laguntzen duten kirol elkarte guztien lana txalotu zuen Markosek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.